1996ko ekainaren 30ean inoiz berdina izango ez zen Alarde batean sartzea lortu zuten emakumeek.

Prozesu geldiezin baten hasiera izan zen.

1996ko udan tentsioak gora egiten du, irailaren 8arekin batera Hondarribiko zenbait emakumek Alardean parte hartzeko saiakeraren aurrean. Irunen antzera, Hondarribian ere mespretxuz eta entzungorrarena eginez erantzun zitzaion eskariari.

Eguna iritsita, hogeita lau emakume ordu luzez egon ziren Kale Nagusiko etxe batean zain, Alardean urrats batzuk egiteko itxaropenarekin.

Atera zirenean, baina, nagusitutako indarkeria izugarria izan zen, eta emakumeak ez ezik, haiekin batera zeuden herritarrak, argazkilariak eta telebista-kamerak ere irain eta kolpeen jomuga izan ziren.

Emakumeen parte-hartzearen aurkakoak antolatzen hasi ziren eta testuinguru horretan «Betiko Alardearen Aldekoak» sortu zen, lehenik Hondarribian eta hilabete batzuk geroago Irunen. Datozen urteetan garrantzi handia izango duten taldeak dira biak. Hilabete hauetan emakumeen parte-hartzearen kontrako eta aldeko manifestazio anitz daude.

Epaitegian ipinitako errekurtso batek soka luzea ekarriko du hurrengo urteetan. Zehazki, BAEko hamahiru militantek Irungo Alardearen Juntak 1996ko maiatzaren 11n egindako adierazpenaren aurkako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuten. Adierazpen horretan, “Alardea soldaduz osatuta” egongo dela diote. BAEko militanteen iritziz, emakumeek jaian parte hartzeko eskubidea funtsezko eskubidea da. Tradizionalisten arabera baina, hori auzitegi batek adierazi behar du, eta helburu horrekin jarri zuten errekurtsoa BAEko militanteek.

1997ko martxoan bertan, errekurtsoaren izapidetzea onartu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak.

Errekurtsoak ekar zezakeen ebazpenaren zain, ebazpen judizialak betetzeko eskatu bai baina, ebazpen horiek eman bitartean, herritarren gehiengoaren borondatea errespetatzeko eskatzen zuen mozioa onartzen da Udalbatzaren apirileko osoko bilkuran. Udalak gainera, adostutako konponbidea bilatzeko bi aldeen arteko topaguneak sustatzeko konpromisoa hartu zuen. Ikusiko dugunez, proposatu eta onartutako mozioko puntu bakar bat ere ez zen bete.

Pin It on Pinterest

Partekatu