1996ko Alardeen ostean ezer ez zen berdina izan, inork espero ez zuena gertatu baitzen: 25 urte baina gehiago iraun duen eta oraindik bizirik dagoen gatazka lehertzea. Momentu horretatik aurrera ere Hondarribian lehen aldiz entzun ziren irainak estigma bilakatu ziren, errepikapenaren bitartez: kanpotarra, puta, lesbiana, marimacho, bigotuda, eskopetera. Aurrerago ere HBras, etarras edo espaƱolas.

Hondarribiko kultura-zinegotzi eta alkateordearen adierazpenek gertatutakoari garrantzia kendu zioten. Udalak ezer gertatu ez balitz bezala jarraitu zuen, eskaerei entzungor eginez, baina herriko sektore bat antolatzen hasi zen: ondoren, Betiko Alardearen Aldekoak elkartea sortu zuten eta emakume soldadurik gabeko Alardea defendatzeari ekin zioten. Horretarako, Alardearen pribatizazioa bultzatu zuten eta Udalak ondoren sortuko zen Alarde Fundazioaren esku utzi zuen Alardea. Pribatizazioak legeak araututakoa saihesten lagundu zuen, bai eta emakumeak Alardetik kanpo mantentzen ere. Izan ere, lehen urte hartatik aurrera, prozesu judizialak hasi ziren bai Irunen eta bai Hondarribian, lege eta epaitegiek Alardeetan emakumeen parte hartzea babestuko zutelakoan. Horrez gain, erasoak eta mehatxuak anonimoki egin eta komunikatuak atera zituztenek ere emakume soldaduen kontra egin zuten, beldur eta gorrotoaren bidez. Gatazkak guztia zipriztindu zuen.

Emakumeen parte-hartzearen aldekoek ere antolatzen jarraitu zuten, Juana Mugarrietakoa elkartearen bitartez. Manifestazioak eta beste hainbat ekimen egin zituzten, haien kontrako diskurtsoa, hau da, Alardea suntsitu nahi zutelako ideia, desmuntatzen saiatzeko. Gatazka hasi zenetik eta 2023ra arte EAJ/PNV egon zen alkatetzan. Urte luze horietan, Udalak inoiz ez zuen emakume soldaduen alde posizionatu, guztiz kontrakoa, eta beraz, Alarde egunetan ez zion inoiz harrera egin Jaizkibel konpainiari. Hala ere, azken urteetan udaletxearen arkupeak emakumeen parte hartzearen alde dauden erakunde sozial eta politikoetako ordezkari desberdinen kokaleku bihurtu da, eta haiek bete dute Udalak utzitako hutsunea. Gainera, 2023ko maiatzeko udal hauteskundeetan aldaketa politikoa gertatu zen, eta Abotsanitz alderdiak bereganatu zuen alkatetza. 2023an, alkateak lehen aldiz egin zion harrera Jaizkibeli, bai eta Alarde baztertzaileari ere.

Pin It on Pinterest

Partekatu