1638ko uztailaren 1ean, Frantziako tropek Bidasoa zeharkatu eta Hondarribiko barruti gotortua setiatu zuten, Condeko printzearen agindupean. Beren bidean, Pasaia, Errenteria, Oiartzun eta Irun konkistatu zituzten. Hiribilduaren inguruan zeuden 20.000 soldadu frantsesen aurrean, 1.100 defendatzaile inguru zeuden, Hondarribiaren defentsaz arduratzen zen Domingo de Eguia militarraren aginduetara. Diego de Butron zen hiriko kapitaina eta, aldi berean, alkatea. Tropen arteko aldea nabarmena zen, eta arma bat hartzeko gaitasuna zuen edozein pertsonak balio zuen hiribildua defendatzeko. Soldaduen presentzia nahikoa ez eta Bordeleko artzapezpikuaren agindupeko flota boteretsu bat iritsi zen Bidasoaren bokalera.

Frantziako armadak kokaleku militarrak eraiki zituen hiria kanoikatzeko zenbait gune estrategikotan, hala nola Amuteko zubian, Guadalupen edo San Telmo gazteluan. Hortaz, hiria destakamenduz inguratuta zegoen setioa hasterakoan. Kroniken arabera, setioak iraun zuen hiru hilabeteetan hiriak 16.000 bala inpaktu eta kanoikada jaso zituen. Gudan parez pare zeuden monarkien asmoen mende zeuden hondarribiarrak: alde batean, Filipe IV.a Habsburgokoa zegoen Espainiako tronuan, eta bestean, berriz, Luis XIII.a Borboikoa, Frantziako tronuan. Hala ere, bi erregeek beren bi baliodunen esku utzi zuten gobernua, hau da, Olivaresko konde-dukearen eta Richelieu kardinal ospetsuaren esku, hurrenez hurren.

Bi erregeak koinatu izateak ez zuen egoera baretu: 1615ean Filipe IV.a Frantziako Isabelekin ezkondu zen, Luis XIII.aren ahizparekin, eta urte horretan bertan Luis XIII.a Austriako Anarekin ezkondu zen, Espainiako erregearen arrebarekin. Erregina bilakatu ziren bi emakumeek Bidasoa zeharkatu zuten beren etxe berrira bidaiatzeko, “printzesen trukea” izenez ezagutuko zen gertakari historiko batean. Pedro Pablo Rubens-ek koadro bikain batean hilezkortu zuen une hori, eta Louvre Museoan dago ikusgai.

Tropak iritsi zirenean, harresi barruan babes hartzeko eta eurekin eduki zezaketen ganadu guztia sartzeko agindu zieten Hondarribiko biztanleei. Familia bakoitzak zuen janariaren inbentarioa ere egin zuten, ogi, ardo, haragi eta bakailao izakinekin, gero, dena batu eta agintarien esku jartzeko, apurka-apurka bana zedin. Litekeena da harresiak menderaezinak izatea, baina argi zegoen baliabideak bilatu behar zituztela gotorlekuaren barruan errefuxiatutako biztanleen biziraupena bermatzeko. Eskerrak edateko ura bermatuta zegoela hirian zulatutako putzuen bidez…

Pin It on Pinterest

Partekatu