Hondarribiko historia pertsonaia ospetsuz beteta dago: erregeak, militarrak, elizgizonak, artistak. Velázquez margolari famatua ere gure kaleetatik ibili zen. Baina non dira emakumeak Hondarribiaren historiaren bilakaeran? Ez al zuten gertakari garrantzitsuenetan parte hartu? Lope de Isastiren “Compendio historial de Guipúzcoa” lanean Hondarribiarekin harremana zuten berrogei pertsonaia berezi baino gehiago aipatzen ditu. 1625ean idatzia izan arren, deigarria da zerrenda osoan emakume bakar bat ere ez agertzea.

Historiaren joan etorrian ahaztuenak emakumeak izan gara beti. Orain gutxi arte, ez dugu kargu publikorik bete, ezta karrera politiko edo militarrik ere, eta horrek iturri historikoetan izen femeninorik ez egotea azaltzen du, emakumeak gizateriaren erdia izan arren. Garai historiko askotan, Antzinaroan, Erdi Aroan eta Aro Modernoaren garai handi batean ere emakumearen betebeharra emazte ona izatea zen, ugaltzea familia leinuari jarraipena emanez, eta honen legitimitatea zalantzan jarri gabe. Etxeko lanen arduraduna ere bazen emakumea, besteak beste, seme-alaben hazkuntzaz eta ehungintzaz arduratuz.

Historiaren bilakaeran izan dugun parte-hartzearen gaineko erregistro publikorik ez egoteak ez du esan nahi, pasarte horietako funtsezko protagonistak izan ez garenik. Gertaera garrantzitsuenetan izen propioz parte hartzeko aukerarik ez bagenuen ere, gure presentzia funtsezkoa izan da, gehienetan anonimoki edo ezkutuan. Horren erakusgarri garai modernoko dokumentazioa da, non, notario-protokoloei esker, emakumeek bizitza ekonomikoan zuten parte hartzea funtsezkoa zela frogatzen da; askotan, negozioen jabeak edo horien kudeatzaileak zirela agerian jarriz. Hala ere, eta azken hamarkadetan azterketa historikoei genero-ikuspegia aplikatzeko metodologian asko aurreratu den arren, ilargiaren aurpegi ezkutuan bizitzen jarraitzen dugula dirudi. Gizonek zituzten pribilegioak baldintza berdinetan eskuratzeko aukerarik ez izateak, horien artean lehentasunezkoa zen eta oraindik ere baden hezkuntza, emakumeen ahanztura azaltzen du. 1862an Gorosabelek Hondarribiko hezkuntza publikoari buruz ematen zuen datua adibide argia da: “Urtean 4.400 errealeko aurrekontua duen oinarrizko eskola publiko bat dago herriko mutikoentzat, eta neskatoei zuzendutakoak 1.500 errealeko inbertsioa du”. Aurrekontuan dagoen alde hori, ziurrenik, ikasleen kopuruan dagoen aldeak eragin zuen, eta horrek, aldi berean, emakumeek hezkuntza bera lortzeko historian zehar izan dituzten zailtasunak erakusten ditu.

Hondarribian barrena egindako ibilaldi hau herri honen historiarekin zerikusia izan duten emakume guztiei egindako omenaldia da. Hamar baino ez ditugu aukeratu, gaurdaino iritsi diren dozenaka izenen artean, baina gai sorta bat azaldu nahian aukeratu ditugu, gure protagonisten azpititulu gisa jasota agertzen diren hainbat arlori buruz hausnartu ahal izateko. Dokumentazio historikoak izan ohi duen joerak azaltzen du emakume ia guztiak gizarte klase altukoak izatea, nobleziakoak eta burgesiakoak, baina beste emakume xumeago batzuek ere badute lekua, eta horien izenak gaur egunera arte iritsi dira, hainbat arrazoi medio. Gainera, emakume bakoitza hirigune historikoko puntu bati lotuta agertzen da, ibilbidean erakusten den bezala, bere historia pertsonala indartuz.

Hondarribiaren eta bertako emakumeen historia ezagutzeko ibilaldia da honakoa eta harekin gozatzea espero dugu.

Parean Berdintasun Elkartearen proiektu bat da honakoa

Testuak: María José Noain Maura

Marrazkiak: Andrea Villamor Sanchez

Euskarazko itzulpena: Parean Elkartea

Eskertzak: Cindy Nickerson, Emeki Emakume Elkartea, Félix Senosiain, Jim de The Bakker Project, Koldo Ortega.

Pin It on Pinterest

Partekatu